Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zeintzuk dira alderdien eskubideak eta betebeharrak bitartekaritza prozesuan?

Justizia-eredu alternatiboek gatazkak prebenitzea eta konpontzea ahalbidetzen dute, eta aldeei konponbide horiek eraikitzeko protagonismoa ematen diete. Hauen artean ohikoenetariko bat bitartekaritza da, Familia Bitartekaritzari buruzko 1/2008 Legean araututa dagoena.

Bere 15. Artikularen arabera Bitartekaritzan parte hartzen duten aldeek honako eskubideak izango dituzte:

  • Familia-bitartekaritza erabili ahal dute legez aurreikusitako baldintzetan.
  • Erregistroan inskribatutakoen artean bitartekari bat aukeratu ahal dute.
  • Familia-bitartekaritzaren prozedura utzi ahal dute edozein unetan.
  • Prozedura edozein unetan dagoela, bitartekariarekiko beren desadostasuna adierazi ahal dute, eta haren esku-hartzea ez onartzea erabaki. Horrelakorik gertatuz gero, beste bitartekari baten izendapena adostu ahal izango dute.
  • Bitartekaritza hasi aurretik, jarduera horren gehieneko kostua jakin ahal izango dute.
  • Bitartekaritzak irauten duen bitartean, bitartekariarena ez den beste pertsona baten aholkularitza jaso ahal izango dute, egoki irizten badiote.

Alabaina, legeak alderdiek eginbehar hauek ere izango dituztela xedatzen du 16. Artikuluan:

  • Artikuluan adierazitako printzipioak errespetatu behar dituzte (familia-bitartekaritzaren printzipio gidariak)
  • Bitartekaritza-prozeduran lortutako akordioak bete behar dituzte.
  • Bitartekariari bere lanbide-sariak ordaintzea, baita bitartekaritza-prozesuak eragindako gastuak ere, salbu eta bitartekaritzako zerbitzu publiko batera edo doako bitartekaritza eskaintzen duen zerbitzu pribatu batera joaten badira. Sari hori ordainduko da, halaber, legean jasotako arrazoiren batengatik bitartekaritza bukatu gabe geratu bada, betiere konpentsatu beharreko jarduera profesionalik eragin badu.
  • Bitartekariarekin egiten den hasierako bileran, zuzenbidean zilegi den bideetako edozein erabilita, ezkontza edo familia bidez lotuta daudela edo izatezko bikotea edo bizikidetza-taldea osatzen dutela egiaztatu beharko dute, 5.1 artikuluan (familia-bitartekaritzan aztertu daitezkeen gatazkak atalean) eskatutakoari jarraituz.
  • Ez dute eskatuko bitartekariak epaian edo instrukzio judizialeko ekitaldietan alderen baten lekuko edo peritu gisa deklara dezala, bitartekariak izan behar duen neutraltasuna auzitan ez jartzeko, arlo penal eta prozesaleko legerian ezarritakoaren kalterik gabe.

Informazio gehiago nahi izatekotan, jo ezazu JustiziaEus atariko Eztabaidak Konpontzeko Baliabide Egokiak atalera.