Zein jaioleku agertuko da Moskun adopzioan hartutako nire semearen jaiotza-ziurtagirian?
Dagokizun Erregistro Zibilean zure seme edo alabaren jaiotza-inskripzioa egitera zoazenean, bi aukera izango dituzu: haurraren jaioterria jar dezakezu jaioleku gisa (Moscu), edo zu (kasua bada, bikotea) erroldatuta zauden herria jar dezakezu. Kontuan izan: hartutako erabakia betirako izango da; hau da, inskripzioa egin ondoren ezin da jaiolekua aldatu.