Zein gutxieneko eskakizun bete behar ditut Herritarren gunean sartzeko?
Aplikazioa hurrengo sistema eragileekin bateragarria da:
- Windows 7, 8 eta 10.
- Mac.
- Linux.
Aplikazioak ongi funtzionatu dezan, zure ekipoan hurrengoa instalatuta eduki behar duzu:
- Sartzeko erabiliko duzun txartelaren instalazio-kita: Ziurtagiri bat erabili ahal izateko, ordenagailuaren araberako softwarea instalatuta eduki behar duzu. Erabiliko duzun txartelaren arabera, hurrengo instalazio kit-en bat beharko duzu:
- IZENPE (sinadura elektroniko ziurtagiriak igortzen dituen euskal erakundea).
- FNMT (Fábrica Nacional de Moneda y Timbre, ziurtagiri-zerbitzua ematen duen erakundea).
- NAN elektronikoa (3.0 NANa ziurtagiri elektroniko gisa erabiltzeko prestatuta dator): NAN Windows - NAN Linux y Mac .
- Txartel-irakurgailua behar duzu.
- Idazki Desktop instalatuta izan behar duzu (Izenperen sinatzeko tresna). Aplikazioak zure txartelak igortzen dituen datuak egiaztatzeko software hau behar du.