Zein da hitzez hitzeko eta ziurtagiri laburtuen arteko ezberdintasuna?
Ziurtagiriek Erregistro Zibileko inskripzioei publizitatea ematen diete. Alabaina, guztiak ez dira berdinak. Positiboek egitate edo egoera jakin bat kontsultatutako Erregistro Zibilean inskribatuta dagoela egiaztatzen dute eta hitzez hitzekoak edo laburtuak izan daitezke. Lehenengoek inskripzioaren eduki osoa jasotzen dute eta bigarrenek, berriz, laburpena.
Hizkuntzaren arabera, hiru ziurtagiri laburtu mota daude:
- Arrunta: gaztelaniaz ematen da, hori hizkuntza ofizial bakartzat duten Autonomia Erkidegoetan.
- Nazioartekoa edo eleanitza: 1976ko irailaren 8ko Vienako Hitzarmena berretsi duten herrialde guztietan eragina izango duenez, haien hizkuntza ofizialetan ematen da. Gaur egun arte herrialde hauek sinatu dute hitzarmena: Espainia, Alemania, Austria, Belgika, Frantzia, Grezia, Italia, Luxenburgo, Holanda, Portugal, Suitza, Turkia, Eslovenia, Kroazia, Mazedonia, Bosnia, Serbia, Polonia, Montenegro, Moldavia, Lituania, Estonia, Errumania eta Bulgaria.
- Elebiduna: hizkuntza ofizial propioa duten Autonomia Erkidegoetan ziurtagiri laburtua eskatzen den guztietan, gaztelaniaz eta Autonomia Erkidego horren beste hizkuntza ofizialean ematen da.
Informazio gehiago nahi baduzu, jo JustiziaEus atariko Ziurtagiriak eta inskripzioak atalera.