Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Zein da Hayako apostillaren iraungipen data?

Apostilla-prozedura agiri publiko batean apostilla edo ohar bat jartzean datza, haren benekotasuna ziurtatzen duena. Horrela, dokumentua Hitzarmeneko parte den edozein herrialdetan aitortu behar da, bestelako autentifikaziorik gabe.

Apostillak ez dauka berezko iraungipen datarik, dokumentua indarrean dagoen artean egongo baita indarrean. Hau da, dokumentuak iraungitze data badauka, haren gainean egindako legeztatzeak iraupen hori izango du ere.