Zein da Euskadiko Bulego Fiskalaren egitura?
Euskadin bost Bulego Fiskal daude:
- EAEko Bulego Fiskala
- Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Probintzietako Bulego Fiskalak
- Barakaldoko Lurralde-eremuko Bulego Fiskala
Bulego Fiskala Zuzentzearen ardura Fiskal Nagusiarena eta Probintzietako Fiskalburuena da. Bulego Fiskaletako Justizia Administrazioaren langileak, eginkizunei dagokienez, euren mende daude; laneko antolakuntzari dagokionez, berriz, langileen arloan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako Zuzendariaren mende daude.
Bulego Fiskalek kudeatzaile edo kudeaketa-arduradunak dituzte; euren ardura da, Bulego Fiskalaren Zuzendaritzaren mende, Bulegoa kalitatearen kudeaketarako sisteman ezarritako jarraibideen arabera koordinatzea.
Gainera, Fiskal Nagusiei eta Probintziako Fiskalburuei atxikitako Idazkari postuak ere ezarri dira. Euren ardura nagusia, buruei laguntza ematea da.
Probintziako Bulego Fiskal bakoitza eta Barakaldoko lurralde-eremua, hurrengo bi lantaldetan banatuta daude: izapidetzako lantaldea eta lantalde orokorra