Zein aldaketa dakartza Enplegu Publikoaren Ataria berriak?
Lan-poltsen informazioa eskuratzeko sistema berria abian jarri da. Webgune honetan eskuratu dezakezu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren lan-poltsekin lotutako informazioa.
Datuak erraz eta oso arin eskuratu ditzakezu, inongo bitartekaririk gabe. Datuak nahi beste aldiz kontsulta ditzakezu, urteko 365 egunetan eta edozein ordutan.
Eskaintza baten simulazioak egin ditzakezu nahi duzunean eta nahi beste alditan, eta sistemak egun horretan aurretik duzun pertsona kopurua adieraziko dizu. Gainera, jarraian azalduko dizkizugun beste zerbitzu batzuetara ere sar zaitezke.
Zein aldaketa dakartza atari berriak?
Atari berriak aldaketak ekarri ditu lan-poltsak kudeatzen dituen organoarekin harremanetan jartzeko moduan.
Zerbitzu berriak dituzu eskura:
- Lan-eskaintza baten espezifikazioen simulazioa egin dezakezu, eta sistemak egun horretan aurretik duzun pertsona kopurua adieraziko dizu. Espezifikazioak aldatuz gero, gehien komeni zaizkizunak ikusteko aukera duzu.
Zauden lan-poltsa bakoitzean egin diren azken kontratazioak kontsultatu ditzakezu. Informazio horrekin, kontratatzeko zer aukera dituzun jakin dezakezu.
Zure lan-poltsen datu eguneratuak zehatz-mehatz kontsultatu ditzakezu (Administrazio Orokorrekoak, Justiziakoak eta Segurtasunekoak).
Poltsa bakoitzean zein datu dauden ikusi ahal izango duzu, eta zure egungo egoerarekin bat ez badatoz, aldatu egin ahal izango dituzu.
- Aurrerantzean, honako kudeaketa hauek online egin ditzakezu, zeure burua ziurtagiri digital batekin eta sinadura elektronikoarekin identifikatuta.
Gerora, zerbitzu eta aukera gehiago ere jarriko dira (webgunean iragarriko dira). Lor ezazu lehenbailehen ziurtagiri digitala. B@kQ ziurtagiri digitala erabiltzea gomendatzen dizugu, erraza baita lortzen eta erabiltzen.