Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Uko egin diezaioket zorra ordaintzeari prozedura monitorio batean?

Bai, demandatua izan den pertsona orok zenbateko osoa edo zati bat ordaintzearen aurka egiteko aukera du, betiere bidezko arrazoiak baditu.

Aurka egiteko, idazki baten bidez adierazi beharko du, bere ustez, zergatik ez duen zor osoa edo haren zati bat ordaindu behar. Zorra ordaintzeari uko egiteko arrazoi guztiak idazki horretan idatzita egon behar dira, ezin izango duzulako arrazoi berririk argudiatu idazkia aurkeztu ondoren.

Zorraren zenbatekoa 2.000 €-tik gorakoa bada, idazkiarekin batera abokatu eta prokuradore baten sinadurak aurkeztu beharko dira, erreklamatutako zenbatekoa 2.000 €-tik gorakoa den prozedura monitorioetan legezko ordezkaritza beharrezkoa baita.

Ondorioz, zenbatekoa hitzezko epaiketari badagokio (6.000 €-ra arte), alderdiei zitazioa egingo zaie epailearen aurrean ikustaldi bat egiteko, egintza horretan proposatzen diren frogak gauzatzeko. Ondoren, epaia emango da.

Aldiz, zenbatekoa judizio arruntari badagokio (6.000€ baino gehiago), demandatzaileak hilabetean demanda bat aurkeztuko du prozedura horretarako eskatutako betekizunekin, betiere abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzearekin, eta prozedurako izapideei jarraituko zaie epaia eman arte.