Sexua aldatu ostean, zer egin behar dut nire dokumentazioa egoera berrira egokitzeko?
Identifikazio-agiri ofizialetan, sexuaren zehaztapena bat etorriko da erregistrokoarekin. Beraz, erregistroko aipamena zuzendu ondoren, agintariek nortasun-agiri nazional berri bat emango diote interesdunari, eta, hala badagokio, beste pasaporte bat, horrek ala bere borondatezko edo legezko ordezkariak eskatuta, zuzendutako erregistro-inskripziora moldatuta. Nolanahi ere, aurreko nortasun-agiri nazionalaren zenbakia gordeko da.
Era berean, aurreko subjektuek sexua aipatzen duen beste edozein dokumentu, titulu, diploma edo ziurtagiri, publikoa zein pribatua, berriz emateko eska diezaiekete erakunde jaulkitzaileari. Prozesuak arina eta irisgarria izan behar du eta datu pertsonalen babesa bermatu behar du. Haren kostua gaitasun ekonomikoaren printzipiora egokitu behar da.
Bestalde, legezko edo egitezko arrazoiak direla-eta, beren herrialdean sexua aldatzerik ez duten atzerritarrek, Espainian horretarako baldintza guztiak betetzen badituzte, nazionalitateak izan ezik, erregistro-zuzenketa eska dezakete, baita horren ondorio diren dokumentuen egokitzapenak ere. Orobat, jatorrizko herrialdeko legeriaren arabera sexua aldatu dutenek ere eska dezakete haien dokumentazioa moldatzea.
Azkenik, sexu-identitatea dela-eta izen-aldaketaren erregistro-inskripzioa lortu duten adingabeek -sexu-zuzenketa hasi ez badute ere- dokumentu orotan izen hori jar diezaieten eta identifikatzen diren sexuko pertsonei dagokien moduan tratatuak izateko eskubidea dute