Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Sexu-izaera duten delituengatiko zigor-aurrekariak ezerezteko eskaera egin dut. Noiz ezabatuko dira Zigortuen Erregistro Zentraletik?

Izapidetza-epea hiru hilabetekoa da. Epea igarota, nahiz eta ebazpen espresorik ez egon, ezetsitzat jo ahal izango da egin nahi den ezereztea.

Interesdunak hasi duen espedientea ebatsi ondoren, eskatzailea behar bezala identifikatu bada, egoitza judizial elektronikoan eskuragarri izateaz gain, posta bidez jakinaraziko zaio eskaeran horretarako izendatu duen helbidera.

Azken aldaketako data: