Sexu-delituen ziurtagiria eskatu didate. Zergatik? Zer funtzio du?
Sexu-delituen ziurtagiria, egunean Sexu Delitugileen Erregistro Nagusian jasota dauden sexu-delituen gabezia edo existentzia egiaztatzea helburu duen ziurtagiria da.
Adingabeekin lan egiten duten profesional edo boluntario guztientzat, nahitaezkoa da Sexu Delitugileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa aurkeztea. Hau da, ziurtagirian aipatzen den pertsonak sexu-deliturik ez izatea.
Horrenbestez, sexu-delitua burutu dela frogatzen duen ziurtagiria aurkezteak edo ziurtagiririk ez aurkezteak, adingabeekin ohiko harremana behar duen lan batean lan egiteko debekua ekarriko du.