Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Prozedura monitorioaren hasierako eskaera-idazkia aurkeztu dut baina akatsak dituela esan didate. Zer egin dezaket?

Justizia Administrazioaren Letraduak akatsen bat antzematen badu, 4 eguneko epea izango duzu akatsak zuzentzeko.

Akatsa ezin bada zuzendu edo 4 eguneko epean zuzentzen ez bada, Justizia Administrazioaren Letraduak epaileari jakinaraziko dio eta hasierako idazkiaren onarpena edo ez-onarpena ebazteko eskatuko dio.