Praktikak egin ditzaket Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan?
Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua (AMEI) Euskal Autonomia Erkidegoko Epaitegiei, Auzitegiei eta Fiskaltzei laguntzen dien organoa da. Bere zeregin nagusia auzitegiko medikuen txostenak egitea da (hilotza altxatzea, erasoen biktimei azterketak egitea, indarkeriaz hildakoei autopsiak egitea, zirkulazio-istripuen ondoriozko lesioak baloratzea...).
Printzipioz, badago erakunde horretan praktikak egiteko aukera, baina, lehenik eta behin, egiaztatu behar dira praktika horien parte diren gaiak, eta AMEIko zerbitzuak ados dauden horiek ematearekin. Gainera, ezinbestekoa da hitzarmen bat egotea AMEIren eta praktikak egin nahi dituen ikaslearen ikastetxearen artean.
Nolanahi ere, AMEIrekin harremanetan jartzeko datuak eta haren egitura eta funtzioak kontsulta ditzakezu JustiziaEus-eko Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren atalean.