Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Zer ondorio ditu froga legezko epearen barruan ez aurkezteak?

Oro har, epe hori ez betetzeak froga ez onartzea dakar, legez aurreikusitako hiru kasuetan izan ezik. Kasu horietan salbuespenak daude:

  • Ondorengo datako dokumentuak edo frogak, epaiketaren aurretik egin edo lortu ezin izan zirenak.
  • Aurkeztu dituenak ezagutzen ez zituen aurreko dokumentuak, behar bezala justifikatuta.
  • Froga aldez aurretik lortzeko ezintasun objektiboa, betiere dagokion epean izendatu edo iragarri bada frogabidea.

Alderdiak froga bat aurkezten badu legean zehaztutako epetik kanpo eta aurreko salbuespenetako bat ere gertatzen ez bada, gainerako alderdiak epaiketan aurka jar daitezke, eta auzitegiak berehala erabakiko du froga onartzen duen ala ez.

Prozesuan fede gaiztoa edo luzatzeko asmoa izanez gero, auzitegiak isuna ezarri ahal izango du, Lan-arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 75.4 artikuluan ezarritako mugen barruan.