Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Ofiziozko abokatu euskalduna nahi baduzu

Herritar orok ofiziozko abokatu euskalduna eskatzeko eskubidea du.

Herritarrak eskubidea du behar adina kalifikatutako abokatu batek aholkatu eta defenda dezan eta prokuradore batek ordezka dezan. Izendatutako profesionalak eginkizuna zuzen betetzen duela eta aurreko eskubidea bermatzeko hartu beharreko neurriak hartuko dituzte abokatu-elkargoek.

Norbaiti ofiziozko abokatua/prokuradorea izendatu zaionean, profesional horren ordainsariak ordaintzetik libre geratuko da, soilik, Doako Laguntza Juridikoaren (leiho berri batean irekitzen da) eskubide hori aitortzen badio. Batzordeak ezarritako baldintzak betetzen ez baditu eskatzaileak eskatutako zerbitzuak ordaindu egin beharko ditu.