Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Nork eska dezake mikroenpresentzako prozedura bereziaren hasiera?

Kaudimengabezia izateko arriskuan, berehalako kaudimengabezian edo egungoan dauden eta legeak ezarritako mikroenpresa izateko baldintzak betetzen dituzten zordunek prozedura honen hasiera eska dezakete. Pertsona juridikoa bada, haren administrazio-organoak egin behar du eskaera.

Prozedura irekitzea eskatu ahal izango dute, halaber, egungo kaudimengabezia-egoeran dagoen zordunaren hartzekodunek edo erantzukizun pertsonala duten bazkideek.