Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Nork eska dezake Erregistro Zibilean sexu aipamenaren zuzenketa?

4/2023 Legeak, otsailaren 28koa, transexualen berdintasun erreal eta eraginkorrekoa eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzekoak, hiru taldetan banatzen ditu Erregistro Zibilean sexu aipamenaren zuzenketa eska dezaketenak, haien adinaren arabera.

Lehenik eta behin, 16 urtetik gorako espainiarrek haien kabuz susta dezakete zuzenketa-prozesua.

Bestalde, 16 urtetik beherako baina 14tik gorako pertsonek ere aurkez dezakete eskabidea haien kabuz, baina legezko ordezkarien laguntza behar dute prozeduran. Parte-hartzaileak bat ez datozenean (adibidez, gurasoak haien artean edo biak eta adingabeak) defendatzaile judiziala izenda daiteke.

Azkenik, 14 urtetik beherako eta hamabi urtetik gorako adingabeek baimen judiziala behar dute erregistroan sexu aipamena aldatzeko. Beraz, Erregistro Zibilera zuzenean jo beharrean, adingabeak (bere legezko ordezkariek lagunduta, aurreko kasuan bezala) borondatezko jurisdikzioko espedientea hasi behar du, egoitzaren arabera dagokion lehen auzialdiko epaitegian.

Edonola ere, desgaituek ez dutela inolako eragozpenik ez zuzenketa eskatzeko, ezta hori egiteko behar dituzten laguntza-neurriak eskatzeko ere.