Nork ebazten ditu doako laguntza juridikoaren eskaerak?
Orientazio Juridikoko Zerbitzua arduratzen da behin-behineko txostenak eta ebazpenak emateaz; ondoren, Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak berretsi edo ezeztatu egin beharko ditu txosten horiek. Eskatzailea ebatziakoarekin ados ez badago, errekurtsoa jar dezake, Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeko Idazkariaren aurrean, edo legeak administrazio orokorraren erregistrorako azaltzen dituen bideak erabiliz.





