Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Nora zuzendu behar dut nire eskaera?

Itzultzeko eskatzen duzun tasaren organo kudeatzaileari bidali beharko diozu eskaera:

  • Zerbitzu Digitalen Garapen eta Ezarpenerako Zuzendariordetza Nagusia: Zigor-aurrekarien ziurtagiria igortzeko behar ez bezala egindako diru-sarrera bat itzultzeko eskatzen baduzu (790 006 eredua).
  • Notariotzaren eta Erregistroen Zuzendariordetza Nagusia: Azken Borondateen eta Heriotza Estaldura duten Aseguru Kontratuen ziurtagiri bat igortzeko behar ez bezala egindako diru-sarrera bat itzultzeko eskatzen baduzu (790 006 eredua).
  • Nazionalitatearen eta Egoera Zibilaren Zuzendariordetza Nagusia: Espainiako nazionalitatea eskatzeko behar ez bezala egindako diru-sarrera bat itzultzeko eskatzen baduzu (790 026 eredua)