Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Non eskatu behar duzu azken borondateen ziurtagiria?

Senide bat hiltzen denean, egin beharreko lehen izapideetako bat Azken Borondatezko Egintzen ziurtagiria eskatzea da. Izan ere, gerta daiteke hildakoak, senideek jakin gabe, testamentua egin izana. Horregatik, oso garrantzitsua da ziurtagiria izatea, hori baita azken testamentua ezagutzeko modu bakarra, eta baliozkoa den bakarra.

Ziurtagiria lortzeko, senideek Bilbon kokatzen den Justiziako Lurralde Kudeatzailetzara joan behar dute, edo Gobernuak Gasteizen edo Donostian dituen ordezkariordetzetara. Eskaera egiteko, hildakoaren hitzez hitzeko heriotza-ziurtagiria aurkeztu behar da. Dokumentu horrez gain, 790.eredua izeneko inprimakia bete behar da. Dokumentu horiek aurkeztu ondoren, senideek bertan jasoko dute Azken Borondatezko Egintzen Ziurtagiria.

Halaber, garrantzitsua da jakitea izapidea 15 egun balioduneko epean egin behar dela, heriotzaren egunetik zenbatzen hasita – Heriotzaren eguna bera, larunbatak, igandeak eta jaiegunak zenbatu gabe –.

Borondatezko Egintzen Ziurtagiria aurrez aurre, postaz edo bide telematikoz eska daiteke; azken bi hauek, Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren bidez eskatu behar dira.