Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Nola sartu Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikora?

Mikroenpresentzako prozedura berezian parte hartzen duten guztiak (zordunak, hartzekodunak, legezko ordezkariak, laguntzaile juridikoak, konkurtso-administratzaileak eta organo judizialak) sar daitezke zerbitzuan.

Zerbitzua eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan eskuragarri dute. Hori bai, bai pertsona fisikoek baita juridikoek ere NAN elektronikoa edo ziurtagiri digitala behar dute.

Orobat, Cl@ve PIN eta Cl@ve Iraunkorraren bidez sar daitezke.