Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Nola ordaindu dezaket atzerritik azken nahiaren egintzen ziurtagiria?

  • Ordainketa banka elektronikoko sistemen bidez egin dezakezu.
  • 790 eredua beteta joan zaitezke ziurtagiria eskatzen den herrialdean sukurtsala duen Zerga Agentziarekin lankidetzan diharduen Espainiako finantza-erakunde batera. Ordainketa egiaztatzeko finantza-erakundeak 790 inprimakiaren "Administrazioarentzako alea" kopian baliozkotze mekanikoa edo baimendutako sinadura aurkeztu beharko duzu.
  • Edo, bestela, tasaren zenbatekoa banku-transferentzia bidez ordain dezakezu, betiere, transferentzia hori lurralde nazionaletik kanpoko bankuetan irekitako kontutik badator. Transferentzia egiteko Justizia Ministerioaren diru-sarreren kontu mugatuaren IBAN edo Nazioarteko Kodea erabiliko da. Jarraian adierazten dira horren datuak, eta ordainketa egin izanaren jatorrizko egiaztagiria bidaliko da 790 ereduko "Administrazioarentzako alea" rekin batera.

ERAKUNDEA: BBVA

KONTUAREN TITULARRA: Justizia Ministerioa - Atzerriko tasen bilketaren kontu murriztua

S-2813610-I KONTUAREN TITULARRAREN IFZ

IBAN edo Banku Kontuaren Nazioarteko Kodea: IBAN ES62 0182 2370 4202 0800 0060

BBVAren Bankuko Identifikazio Kodea (BIC): BBVAESMMXXX

TASAREN PREZIOA: 3,86 €