Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Nola manten dezaket auzotasun zibila?

Auzotasun zibila norbait lurralde jakin bateko biztanlea dela adierazten duen estatus zibila da. Zuzenbide zibilaren, foralaren edo bereziaren menpe egotea eragin dezake. Beraz, oso garrantzitsua izan daiteke hainbat arlotan, hala nola, familia eta oinordetza erregulatzean.

Esanak esan, auzotasuna galtzeko zenbait modu daude, gehienak beste bat lortzearen ondorio direnak. Adibidez, aurrekoa automatikoki ordezkatzen da beste toki batean hamar urtez jarraian bizi ondoren. Hori saihestu nahi baduzu, helbidearen arabera dagokizun Erregistro Zibilean jo behar duzu. Hori bai, aintzat har ezazu han egindako borondate-deklarazioa ez dela iraungitzen.  Ondorioz, atzera jotzea erabakiz gero auzotasun berria lortzeko, berriro joan beharko duzu Erregistro Zibilera.

Izapidea erraztearren, JustiziaEus webgunean eskuragarri daukazu Euskadin dauden Erregistro Zibil eta Bake Epaitegi guztiekin harremanetan jartzeko datuak dituen bilatzailea. Hori bai, ezer baino lehen aurretiko hitzordua eskatu beharko duzu atari bereko  Aurretiazko zita Zerbitzuaren bitartez.