Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Nola lor dezaket ziurtagiri eleanitz bat?

Ziurtagiri positiboek egitate edo egoera jakin bat kontsultatutako Erregistro Zibilean inskribatuta dagoela egiaztatzen dute eta hitzez hitzekoak edo laburtuak izan daitezke. Azkenengoen artean, hau da, inskripzioaren eduki osoa jasotzen ez dutenen artean, eleanitzak daude. Hauek 1976ko irailaren 8ko Vienako Hitzarmena berretsi duten herrialde guztietan eragina izango dutenez, haien hizkuntza ofizialetan ematen dira. Gaur egun arte herrialde hauek sinatu dute hitzarmena: Espainia, Alemania, Austria, Belgika, Frantzia, Grezia, Italia, Luxenburgo, Holanda, Portugal, Suitza, Turkia, Eslovenia, Kroazia, Mazedonia, Bosnia, Serbia, Polonia, Montenegro, Moldavia, Lituania, Estonia, Errumania eta Bulgaria.

Ziurtagiri eleanitza lortzeko, Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren (leiho berri batean irekitzen da) bidez egin behar da eskaera. "Hartzailearen datuak" atalean, "EB" hautatuko dugu "Hartzailea" atalean, "Eranskin eleaniztunerako hizkuntza" eremua gaitu dadin, eta, hor, hizkuntza hautatu.