Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Nola lor dezaket zigor-aurrekarien ziurtagiria?

Zigor-aurrekarien ziurtagiria bi bide ezberdinetik eska daiteke: bide elektronikoz edo aurrez aurre.

Eskaera bide elektronikoz egiteko, Justizia Ministerioaren zigor-aurrekarien ziurtagiria eskatzeko zerbitzua erabili beharko duzu. Horretarako, formularioa bete aurretik, identifikazio elektronikorako onartutako metodoetako batzuekin identifikatu beharko zara.

Eskabidea egiteko prozesuan zehar, eskabideari dagokion tasa ordaindu beharko da (006 tasa).

Aurrez aurreko eskabideari dagokionez, beharrezkoa da aldez aurretik 790 inprimakia betetzea. Gogoratu inprimaki horiek ez dituzula inprimatu behar, zenbakizko kode bat baitute, eskabide bakoitzari dagokiona.

Bete ondoren, Zerga Agentziarekin lankidetzan dauden finantza-erakunde batera joan beharko duzu inprimakiarekin, dagokion tasa ordaintzera. Finantza-erakundeak kopia bat emango dizu, gorde beharko duzuna, aurrerago aurkezteko. Banku elektronikoko sistemen bidez ere ordain dezakezu.

Ziurtagiria postaz eskatzen baduzu, dokumentazioarekin batera, aurrez ordaindutako gutun-azala bidali beharko duzu, helmugako helbidea behar bezala bete duzula ziurtatuta.

Argibide gehiago, JustiziaEus-en Egoitza Elektronikoan.