Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Nola lor dezaket sexu-delituen ziurtagiria?

Sexu-delituen ziurtagiria bi bidetatik lor daiteke: aurrez aurrekoa eta elektronikoa.

Aurrez aurre eskuratzeko, Justizia Ministerioko Lurralde Gerentziara edo hurbilen dagoen Gobernuaren Ordezkariordetzara jo behar duzu. Horretarako, ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea. JustiziaEus-etik zure eskura uzten ditugu ziurtagiria eskatzeko erabil ditzakezun lekuak eta aldez aurretik hitzordua eskatzeko esteka.

Hitzordua eskatu ondoren, nortasuna egiaztatu beharko du NANaren, Atzerritarrentzako Espainiako Egoitza Txartelaren, pasaportearen, Espainiako gidabaimenaren, identifikazio komunitarioko agiriaren edo baliokidearen bidez. Era berean, sexu-delituen ziurtagiria eskatzeko eredua behar bezala beteta aurkeztu beharko du.

Bide elektronikoari dagokionez, eskaera egiteko, Justizia Ministerioaren sexu-izaerako delituen ziurtagiriak eskatzeko zerbitzua erabili beharko da.

Beharrezkoa da identifikazio elektronikoko metodoren bat izatea, hala nola Cl@ve sisteman erregistratuta egotea edo FNMT-ren ziurtagiria edo NAN-elektronikoa edukitzea.

Informazio gehiagorako, JustiziaEus web orrialdea kontsultatu.