Nola jar dezaket salaketa telematikoki? Izapide guztia elektronikoki egin al daiteke?
Ertzaintzak, EuskadiEus webgunearen bidez, online salaketa aurkezteko aukera eskaintzen du; horretarako, azalduko ditugun baldintzetako bat bete behar da.
Bide telematikoz salatzeko bi modu daude: izapidetze elektronikoaren bidez eta aurrez aurreko izapidetzearen bidez.
Online salaketa izapidetze elektronikoaren bidez aurkezteko, ziurtagiri elektroniko baliodun bat eduki behar da (Izenpe, Bak, Bakq, NANe, …), agiriak identifikatu eta elektronikoki sinatu ahal izateko. Ziurtagiri elektronikoak pertsonalak izan behar dira, eta ezin izango da enpresa-ziurtagiririk erabili.
Salaketa Euskadi.eus-etik aurkeztu behar da, tramitazioa atalean > salaketa aurkeztea > izapidetze elektronikoa > salaketa, prozesua has dezakegu.
Bitarteko horren bidez jarritako salaketak balioa izango du soilik zure karpetan salaketa jartzeko ziurtagiria eta eginbideen erreferentzia jasotzen dituzunean.
Bestalde, salaketa aurrez aurreko izapidetzearen bidez aurkezteko, Euskadi.eus-etik egin behar dugu, tramitazioa > salaketa aurkeztea > aurrez aurreko izapidetzea > salaketa atalean.
Salaketa bete ondoren, berretsi eta sinatu egin behar da, Ertzaintzaren komisaria batean, eta web aplikazioak emandako erreferentzia adierazi beharko da. Salaketak ez du eraginkortasun juridikorik izango sinatzen den arte, eta gehienez 72 orduko epea izango du izapide hori egiteko.