Nola jakinarazten da mikroenpresen kasuan negoziazioak abiatu direla?
Kaudimengabezia izateko arriskuan, berehalako kaudimengabezian edo egungoan dagoen edozein mikroenpresak helaraz diezaioke konkurtsoa deklaratzeko eskumena duen epaitegiari prozedura berezi baten harira hartzekodunekin negoziatzen hasi dela jarraipen-plana edo martxan dabilen enpresaren likidazioa ondorio izango duen eskualdatzea adosteko xedearekin.
Jakinarazpena egiteko Mikroenpresa Zerbitzu Elektronikoan eskuragarri dagoen horretarako inprimaki normalizatua bete behar da online:
1. inprimakia: Negoziazioen hasieraren jakinaraztea (mikroenpresak) (KLtb, 690. art.).
Era berean, negoziazioek irauten duten bitartean eta jakinarazpen datatik hiru hilabete igaro arte ez da izapidetzeko onartuko prozedura bereziko eskaerarik zorduna ez den edozein legitimatuk aurkeztu badu. Jakinarazpenaren aurretik aurkeztutakoak, izapidetzeko onartu ez badira, eten egingo dira.






