Nola jakin dezaket PSP- Euskadi edo JustiziaSip erabili behar dudan?
Profesionalen eremuak Euskadiko Justizia Administrazioarekin telematikoki harremanetan jartzeko aukera ematen die profesionalei eta pertsona juridikoei ere. Alabaina, gaur egun bi harreman sistema daude: PSP - Euskadi eta JustiziaSip.
JustiziaSipetik PSP - Euskadira aldatzeko prozesua amaitu arte, bata edo bestea aukeratzeko Euskadiko lurralde bakoitzeko jurisdikzio-ordenei dagozkien ezarpen datak aintzat hartu behar dira. Horiek jakiteko modu azkarrena Avantius eta PSP - Euskadi zabaltzeko egutegia kontsultatzea da.
Eremu profesional berriari buruz gehiago jakin nahi baduzu, jo JustiziaEus webguneko PSP – Euskadi atalera.