Nola inskriba dezaket jaioberri bat Erregistro Zibilean? Euskaraz egin dezaket?
Indarrean dagoen araudiaren arabera, jaioberrien inskripzioa bai jaiotza gertatu den ospitalean baita Erregistro Zibil edo Bake Epaitegi eskudunean (jaiotza gertatu den udalerrikoan edo bi gurasoak erroldatuta daudenekoan) egin daiteke. Izapidea errazteko, JustiziaEus atarian eskuragarri daukazu Euskadin dauden Erregistro Zibil eta Bake Epaitegi guztiekin harremanetan jartzeko datuak dituen bilatzailea.
Jaiotza-inskripzioa ospitaletik egin nahi bada, epea 72 ordukoa da haurra jaiotzen denetik zenbatzen hasita. Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian, ordea, 10 egunekoa da eta 30 egunetaraino luza daiteke arrazoi zuzena baldin badago.
Hizkuntzari dagokionez, mintzaira propioa duten autonomia erkidegoen Erregistro Zibiletako ziurtagiriak gazteleraz ez ezik, hango hizkuntzan ere ematen dira. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoan jaioberrien inskripzioak euskaraz egin daitezke.
Informazio gehiago nahi izatekotan, hala nola nork egin dezakeen inskripzioa eta beharrezko dokumentuak, jo ezazu JustiziaEus atariko jaiotza-inskripzioa atalera.