Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Nola has dezaket familia bitartekaritza prozesua?

Justizia-eredu alternatiboek gatazkak prebenitzea eta konpontzea ahalbidetzen dute, eta aldeei konponbide horiek eraikitzeko protagonismoa ematen diete. Hauen artean ohikoenetariko bat bitartekaritza da, Familia Bitartekaritzari buruzko 1/2008 Legean araututa dagoena.

Horren arabera, idatzizko eskaera eginda hasten da bitartekaritza-prozedura:

  • Aldeek, elkarrekiko adostasunez, eskatzen badute.
  • Bi aldeetako batek eskatuta; horrelakoetan, gaiaz arduratuko den bitartekariak beste aldeari edo aldeei horren berri emango die, eta eskatuko die idatziz adieraz dezatela, jakinarazpena egin eta hamar egun balioduneko epean, bitartekaritza onartzen duten ala ez. Epe horretan ez bada onartzen, bitartekaritza ez da hasiko.

Hori bai, batzuetan ezinbestekoa da epe jakin batzuk aintzat hartzea.

Informazio gehiago nahi izatekotan, jo ezazu JustiziaEus atariko Eztabaidak Konpontzeko Baliabide Egokiak atalera.