Nola garatzen ditu Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak bere funtzioak?
ZKEZ-ek organu judizialekin eta espetxeetako zuzendaritzarekin egingo du lan, komunitatearen onerako izango den lana eginarazteko, zigor askatasun-gabetzaileak eteteko eta kondenak ordezkatzeko beharrezkoak diren ekimen administratibo guztiak eginaz.
Horrela bada, besteak beste, honako hauek egingo ditu:
- Zigortuekin zitazioak eta elkarrizketak egingo ditu.
- Betearazpen-, parte-hartze- eta jarraipen-planak egingo ditu; era berean, agintari judizialentzako garapen- eta jarraipen- txostenak egingo ditu (esku-hartze programak, KOL…)
- Baliabideak bilatu eta kudeatuko ditu.
- Zigor-eteteak, ordezkapenak eta komunitatearen onerako lanak direla eta, esku-hartze programen jarraipena egingo du.
- Espetxeei, ezarritako zigor edo neurriak betetzerakoan izan daitezkeen gertakari nagusien berri emango die eta, ekintzak amaitzen direnean ere, jakinaraziko die.