Demandan eskatzen bada errekurtsoa epaitza emateko frogarik/ikustaldirik jaso gabe, nola egin behar dute ikustaldi-eskaera alderdi demandatuek?
Alderdi demandatuek, demandari erantzuteko epearen lehenengo hamar egunetan, ikustaldia egitea eskatu ahal izango dute, honako uaek argudiatuz:
- Zein gertakaritan dagoen desadostasuna eta,
- Jarduketetan jasotakoez bestelako zer frogabide egin beharko liratekeen desadostasun hori argitzeko.
Nola ebazten da eskaera hori? Erabakiaren aurka errekurtsoa jar daiteke?
- Ikustaldia egitea erabakitzen duen autoaren aurka ezin izango da errekurtsorik jarri.
- Ikustaldia egiteari uko egiten dion autoaren aurka berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da.






