Nola eska dezaket nire enpresako langile guztien sexu-delituen ziurtagiria?
Enpresa edo erakunde publiko bereko langile guztien sexu-izaerako ziurtagiriaren eskaera modu taldekatuan egiteko, enpresaren egoitzatik hurbilen dagoen Justiziako Lurralde Kudeatzailetzan hurrrengo dokumentazioa aurkeztu behar da:
- Enpresaren ordezkaria Justizia Ministerioaren aurrean agertzeko agiria.
- Enpresaren ordezkariari ziurtagiria bere izenean lortzeko langile bakoitzaren baimena.
- Langile bakoitzaren indarreko NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia, erkatuta edo konpultsatuta, edo lantokiaren zigiluarekin.
- Excel fitxategi bat beteta. Bi aukera hauetatik bat hauta daiteke:
Excel fitxategia Dokumentazioa . NAN edo AIZ bakarrik.
Excel filiazio fitxategia . NAN, AIZ edo pasaportearekin.
Excel fitxategia CD edo pendrive batean entregatu behar da, paperezko dokumentazioarekin batera. Bidalketa arinago eta lehentasun handiagoarekin egiteko, bai Excel fitxategian zein paperezko dokumentazioan eskatzaileen informazioa ordena berean aurkeztu behar da.
Datuak prozesatu ondoren, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralean agertzen den informazioa emango zaio enpresari, banakako kontsulta-frogagirien bidez. Frogagiri bakoitzak Egiaztapen Kode Segurua (csv) dauka, eskatzaile bakoitzaren ziurtagiriak deskargatzeko.