Nola eska dezaket jaiotza-ziurtagiria?
Jaiotza-ziurtagiriaren bidez Erregistro Zibileko edo kontsuletxe eskudunaren arduradunak inskribatutako jaiotza, horren data eta ordua, haurraren sexua eta seme-alabatasuna egiaztatzen ditu.
JustiziaEus-ek herritarren eskura jartzen du jaiotza-ziurtagiria modu telematikoan eskatzeko behar den informazio guztia. Doako zerbitzua da, Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren bidez egiten dena, eta unean bertan ziurtagiriaren kopia digitala lortzeko aukera ematen duena. Hori bai, ezinbestekoa da identifikazio elektronikoa izatea.
Informazio gehiago nahi baduzu, jo JustiziaEus atariko Ziurtagiriak eta inskripzioak atalera.