Nola eska dezaket indultua aurrez aurre?
Aurrez aurre eskatzen baduzu, honako dokumentazio hau eduki behar duzu:
- Eskabidea , behar bezala beteta. (Indultua eskatu duen pertsona epaitegi edo auzitegi batek baino gehiagok kondenatu badute, kondena bakoitzeko indultu-eskaera bat egin beharko da)
- NANaren edo pasaportearen kopia.
- Indultu-espedientea izapidetzea nahi duzun kondena-epaiaren kopia.
- Egindako eskaera dela-eta aurkez ditzakezun egiaztagiri guztiak (zigortuaren gizarteratzea, laneratzea edo familian integratzea, desintoxikazio-prozesua, etab.)
Eta honako helbide hauetakoren batean aurkeztu:
- Bizkaia: Euskal Autonomia Erkidegoko Justiziako Lurralde Gerentzia (Elkano kalea, 9-7, 48008, Bilbao). Eskatu hitzordua Justizia Ministerioko Lurralde Gerentzietako Aurretiko Hitzordu Zerbitzuaren bidez.
- Gipuzkoa: Gobernuaren Ordezkariordetza (Pio XII plaza, 6, 20010, Donostia). Eskatu hitzordua Gobernuaren Ordezkaritzetako eta Ordezkariordetzetako Aurretiazko Hitzordu Zerbitzuaren bidez.
- Araba: Gobernuaren Ordezkariordetza (Olagibel kalea 1, 01071, Vitoria-Gasteiz). Eskatu hitzordua Gobernuaren Ordezkaritzetako eta Ordezkariordetzetako Aurretiazko Hitzordu Zerbitzuaren bidez .






