Nola eska dezaket epaiketara joateagatiko kalte-ordaina?
Epaiketara joateagatik lekukoei ordainketa eskatzeko, dagokion epaitegira bidali behar duzu dokumentazio hau:
- Justizia Administrazioaren Letraduaren ziurtagiria edo lekukotza. Dokumentu hau epaiketa edo ikustaldia amaitzean eska dezakezu.
- NANaren fotokopia.
- Dokumentu hau behar bezala beteta: Hirugarren interesdunaren datuei alta emateko formularioa . Administrazioko EATetako bulegoetan ere eska dezakezu.
- Gastuen jatorrizko egiaztagiriak (autobidea, bazkaria, hotela, garraio publikoaren ordainagiriak...).






