Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Nola eska dezaket atzerrian hil den pertsona baten azken nahiaren egintzen ziurtagiria?

Atzerrian hildako pertsonen kasuan, heriotza ez badago inskribatuta dagokion Erregistro Zibil Zentralean edo Espainiako Kontsulatuan, jatorrizko heriotza-ziurtagiria erantsi beharko da, herrialde bakoitzeko Erregistro Zibilak edo antzeko erakundeak emana, behar bezala legeztatuta eta itzulita.

Europar Batasuneko edozein estatu kidetan gertatutako heriotzen kasuan, Europako heriotza-ziurtagiri normalizatua erabil daiteke.