Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Nola eska dezaket abortu bati buruzko paper-sorta?

Abortu bati buruzko paper-sorta hurrengo kasuetan eska daiteke: umekia jaio ez bada, haurra hilda jaio bada edo 24 orduz baino gehiago ez bada bizi izan. Eskaera egiteko, aita edo ama Erregistro Zibilera joan behar da eta bertan abortuari buruzko paper-sorta idatziz eskatu behar du. Idazkian eskaeraren arrazoia, amaren eta aitaren datuak, umekiaren heriotza data eta heriotza gertatutako klinikaren izena adierazi behar dira. Horrez gain, eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia gehitu behar da. Telefono zenbaki bat eta helbide bat ere eman behar dituzu, Erregistro Zibilak zurekin harremanetan jartzeko modua izan dezan.

Internet bidez ere eska dezakezu, jaiotza edo heriotza ziurtagiria eskatzeko aukeran sakatuta. Edozein kasutan, oharrak gehitzeko eremuan, abortuari buruzko paper-sorta eskatu nahi duzula adierazi eta aurretik zehaztutako gainontzeko eremuak bete behar dituzu. Ziurtagiri motari dagokion eremuan “hitzez hitzekoa” aukeratu behar duzu.