Nola ematen eta aktibatzen da BakQ?
Aurrez aurreko arretako puntu batean eskaera egin ostean, mezu elektroniko bat bidaliko dizute, eta bertan eskuratuko dituzu koordenatuak eta ziurtagiria eman eta aktibatzeko prozesurako esteka bat. Ziurtagiria eman eta aktibatzeko prozesua oso erraza da:
SMS bat bidaliko dizute pasahitz batekin, eta pasahitz hori aldatu beharko duzu erraz oroitzeko moduko beste batekin.
Zure datu pertsonalak egiaztatuko dira, eta BakQ-ren erabilera-baldintzak onartu beharko dituzu.
Zeure burua lehen aldiz autentifikatu, eta BakQ prest edukiko duzu online harremanetan autentifikatzeko eta sinadura egiteko.
Euskadi.eus egoitza elektronikoan (hipervínculo: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/) aurkituko duzu informazio guztia.