Nola egiten dira konexio-probak?
Probak egiteko, beharrezkoa da eskatzaileak harremanetan jartzea administrazio bakoitzarekin (EAE-n esku hartzen du Eusko Jaurlaritzako Justizia Digitalaren eta Azpiegituren Zuzendaritzako Justizia Informatikako Zerbitzuak), SG AJEEBTk emandako kontaktuak erabiliz, eta mezuaren gaian “SARBIDE-PUNTUAREN / LEKU SEGURUAREN EGIAZTAPENA” adierazita. Eskatzaileak administrazio bakoitzari eskatuko dio bideokonferentzia sortzeko (berak parte hartuko duena) eta konexiorako beharrezkoa den informazioa emateko.
Probak konexioa, irudia eta audioa behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzea izango du helburu
Proba amaitu ondoren: justizia arloan eskumenak dituen probaren hartzaile den administrazio bakoitzak mezu elektroniko bat bidali beharko dio eskatzaileari, probaren arrakasta baieztatuz.
Eskatzaileak baieztapen guztiak jaso ondoren, AJEEBTko Idazkaritza Nagusiari bidaliko dizkio (cteaje@mjusticia.es ) eta kopia bat bidaliko dio AJEEBTren Idazkaritza Nagusiko laguntza-taldeari ere (sgntj.apoyocteaje@mju.es ) jakinarazpen gisa. Beharrezkoa izanez gero, zuzenketa eskatuko da.






