Nola egin ditzaket ezkontza-itunak?
Ezkontza-itunak ezkontzaren ondasun-eraentza eta oinordetza-hitzarmenak arautzen dituzten ezkontideen arteko itunak dira. Bai ezkontza gertatu baino lehen baita hori indarrean dagoenean ere egin daitezke. Hau da, ezkontideek ondasunen banantze-eraentza aukeratu nahi badute, nahitaezkoa da figura juridiko hori erabiltzea.
Ezkontza-itunak notario aurrean ematen eta aldatzen dira. Bi kasuetan eskritura publikoaren kostua ordaindu behar da, gaur egun, 70€ inguru.
Publizitateari dagokionez, Erregistro Zibilean inskribatu behar dira hirugarrenen aurrean eraginkorrak izan daitezen, oro har, ezkontza egin den lekuan, gertaera horren inskripzioarekin batera. Izapidea errazteko, JustiziaEus atarian eskuragarri daukazu Euskadin dauden Erregistro Zibil eta Bake Epaitegi guztiekin harremanetan jartzeko datuak dituen bilatzailea.
Informazio gehiago nahi izatekotan, jo ezazu JustiziaEuseko ezkontza zibila atalera