Nola egiazta dezaket zeintzuk izan diren heriotza baten kausak?
Erregistro Zibilak emandako heriotza-ziurtagiria zentzeak frogatzeko modurik ohikoena den arren, ez ditu heriotzaren kausak jasotzen. Horrenbestez, horiek behar izatekotan gomendagarriena erregistro horretan bertan heriotza paper-sorta eskatzea da, mediku-ziurtagiriaren fotokopia haren parte da-eta. Izapidea errazteko, JustiziaEusen eskuragarri dago Euskadiko Erregistro Zibil eta Bake Epaitegi guztiekin harremanetan jartzeko datuak dituen bilatzailea.
Horrez gain, heriotzaren arrazoiak jasotzen dituen mediku-ziurtagiria Estatistika Institutu Nazionalaren (INE) edo INEk Euskadin dituen probintzia-ordezkaritzen bidez eska daiteke.