Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Nola egiazta dezaket Apostillaren sinadura digitala?

Ministerioaren egoitza elektronikoan (leiho berri batean irekitzen da) egiazta dezakezu Apostilla elektronikoari buruzko sinadura digitala. Zerbitzu horretara sartzeko beharrezkoa izango da apostillako dokumentuan agertzen diren elementu hauek ematea: egiaztapen-kode segurua (CSV), apostilla-zenbakia eta jaulkipen-data.

Apostilla elektronikoaren gaineko sinadura digitalaren baliozkotasuna egiaztatzeko Apostillako dokumentu elektronikoa erantsi beharko da sistemak horren gaineko sinadura elektronikoa baliozkotu ahal izateko. Apostilla baliozkoa bada, sistemak balidazio-leiho bat erakutsiko dizu. Bertan, sinadurarako erabilitako ziurtagiriaren datu batzuk ikusi ahal izango dituzu, bai eta dena zuzena dela adierazten duen balidazio-sinbolo bat ere.

Baliozkotze hori euskarri elektronikoko oharren kasuan bakarrik egin daiteke.

Izapide hori nola egin jakiteko, hemen (leiho berri batean irekitzen da) kontsulta dezakezu.