Nola egiazta dezaket apostilla baten baliozkotasuna?
Edozein interesdunek eta dokumentu apostilatua jasoko duten hirugarrenek Apostilla baten baliozkotasuna egiaztatu ahal izango dute Ministerioaren egoitza elektronikoaren bidez. Kontsulta egiteko apostillako dokumentuaren elementu hauek eskatuko dizkizugu: egiaztapen-kode segurua (CSV), apostilla-zenbakia eta jaulkipen-data.
Bilaketa arrakastatsua bada, Apostillako PDF irudi bat ikusteko aukera gaituko zaizu, eta Agintaritza Eskudunak emandakoaren berdina izango da, salbu eta elektronikoki sinatuta ez badago eta dokumentu publikoa eranskin gisa jasota ez badu. Irudi horrek aukera emango du aurkeztutako apostillarekin konparazio bisuala egiteko.
Izapide hori nola egin jakiteko hemen kontsulta dezakezu.