Nola baliogabe edo alda dezaket aurretiko hitzordua?
Gaur egun, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea izapide ugari egiteko, adibidez, Erregistro Zibilera joateko. Hala ere, zita hitzartu eta, ondoren, bertan behera utzi edo aldatu nahi izatekotan, JustiziaEus-eko Aurretiazko zita Zerbitzura jo behar duzu berriro. Hor, "kontsulta edo ezeztapena" aukeran sakatu eta hitzorduaren kodea idatzi (baieztapena egitean posta elektronikoz eta SMS bidez iritsi zitzaizuna). Azkenengoa ez baduzu, "Ez daukat bilagailua" aukeratu, sistemak mezu elektroniko berria bidal diezazun zure hitzorduaren kodearekin.
Informazio gehiago nahi izatekotan, jo ezazu JustiziaEuseko Aurretiko hitzordua atalera.