Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Nola baliogabe dezaket ziurtagiri baten eskaera?

Ziurtagiriek Erregistro Zibilean inskribatutako egoera eta gertakariei publizitatea ematen diete eta bai aurrez aurre baita telematikoki ere eska daitezke. Hala ere, hori aldatzeko, zuzenean jarri behar da harremanetan eskaera egin zen Erregistro Zibilarekin edo epaitegiarekin. JustiziaEus-ek bilatzaile bat du Euskadiko Erregistro Zibil eta Bake Epaitegi guztietako harremanetarako datuekin.

Informazio gehiago nahi baduzu, jo JustiziaEus atariko Ziurtagiriak eta inskripzioak atalera.