Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Nola aurkez dezaket salaketa bat? Aurretiko hitzordua eskatu behar dut?

Salaketa agintari eskudunei delituen berri emateko erabiltzen den dokumentua da. Aurkezteko zuzenean jo zaitezke Guardiako Epaitegira ez ezik, Ertzainaren edo Udaltzaingoaren polizia-etxera ere, ez baita aldez aurretik hitzordua eskatu behar. Lehenengo aukera errazteko, JustiziaEus atarian eskuragarri daukazu Euskadin dauden Eraikin Judizial guztiekin harremanetan jartzeko datuak dituen bilatzailea. Hori bai, nahitaezkoa da salaketa delitua preskribatu aurretik aurkeztea.

Nolanahi ere, salaketak ahalik eta argiena eta osoena izan behar du. Horrenbestez, gutxieneko edukiaz gain (salatzen diren gertaerak, haien datak eta tokiak eta balizko lekukoak), epaiketan interesgarriak izan daitekeen beste edozein datu jaso dezake (adibidez, lesioak gertatu badira, azterketa medikuaren ziurtagiria).

Informazio gehiago nahi izatekotan, jo ezazu JustiziaEuseko Salaketa aurkeztu atalera.