Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Nola amai daiteke familia bitartekaritza?

Justizia-eredu alternatiboek gatazkak prebenitzea eta konpontzea ahalbidetzen dute, eta aldeei konponbide horiek eraikitzeko protagonismoa ematen diete. Hauen artean ohikoenetariko bat bitartekaritza da, Familia Bitartekaritzari buruzko 1/2008 Legean araututa dagoena.

Horren arabera, gatazka duten aldeetako edozeinek erabaki dezake bitartekaritza-prozedurari amaiera ematea; bitartekariak ere halakorik erabaki ahal du, eta bitartekaritza amaitutzat jo dezake, aldeei jakinarazita, hauetakoren bat gertatzen bada:

  • Aldeetakoren baten lankidetza ez izatea.
  • Jarritako baldintzak ez betetzea.
  • Aldeetakoren bat, justifikatu gabe, ez agertzea.
  • Bitartekariak prozeduran jarri den helburua betetzerik ez dagoela iriztea.
  • Bitartekariak gatazkari bestelako esku-hartze edo tratamendu batetik heldu behar zaiola atzematea.

Era berean, bitartekaritzaren emaitzak prozedura judizial batean eraginik izan dezakeenean, bitartekariak ziurtagiri bat emango die parte hartu duten aldeei, eta ziurtagiri horretan jasota egongo da prozedura zein egunetan hasi zen eta zein egunetan amaitu eta akordiorik lortu den ala ez, beste inolako daturik zehaztu gabe.

Informazio gehiago nahi izatekotan, jo ezazu JustiziaEus atariko Eztabaidak Konpontzeko Baliabide Egokiak atalera.