Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Noiz has dezaket familia bitartekaritza prozesua?

Justizia-eredu alternatiboek gatazkak prebenitzea eta konpontzea ahalbidetzen dute, eta aldeei konponbide horiek eraikitzeko protagonismoa ematen diete. Hauen artean ohikoenetariko bat bitartekaritza da, Familia Bitartekaritzari buruzko 1/2008 Legean araututa dagoena.

Horren arabera, familia-bitartekaritzako prozedurari ekin ahal zaio bai prozesu judiziala hasi aurretik, bai horrek dirauen bitartean, baita ebazpen judizial irmoaren bitartez prozedura judiziala amaitu ondoren ere.

Hori bai, prozesu judiziala hasita, aldeek familia-bitartekaritzako prozedurara jotzen badute, bitartekariaren aurrean egiaztatu beharko dute, zuzenean edo beren ordezkarien bidez, prozesu hori eten egin dela bien nahiarekin. Bitartekaritza-prozedura amaitu ondoren, aldeek emaitzaren berri eman beharko diote epaitegiari, legeria prozesalean ezarritako moduan.

Era berean, familia-bitartekaritzaren prozedura hasi ahal izateko, gutxienez sei hilabete igaro behar dira gai beraren gaineko beste bitartekaritza bat bukatutzat jo denetik edo, akordiorik lortu ez arren, bitartekaritzari ekin zaionetik. Eskakizun hori ez da beteko baldin eta gaiaz arduratuko den bitartekariak, gerora agertutako gorabeheraren bat dela-eta, egokiera ikusten badu epe hori baino lehen beste bitartekaritza-saio bat egiteko eta, batez ere, seme-alaba adingabeek, nagusi ahalmen-urrituek edo mendekotasuna duten pertsonek kalte larriren bat izatea ekiditeko

Informazio gehiago nahi izatekotan, jo ezazu JustiziaEus atariko Eztabaidak Konpontzeko Baliabide Egokiak atalera.